2007/12/20

Zorionak eta urte berri on!


Gabonetako postala ikusi hemen

Enkarterriko Kafe Antzokia

Jakingo duzuen lez, Enkarterriko Kafe Antzokia martxan dago. Laster obrak hasiko dira eta denbora gutxi barru Enkarterriko euskaltzale eta euskaldunok euskaraz bizitzeko leku berri bat izango dugu.

Urtarrilaren 3an, eguenean, batzar informatiboa egongo da Navarro tabernan, arratsaldeko 19:00. Interesa duzuen guztiok hurbil zaitezkete eta egitasmoari buruzko azken berriak ezagutu. Anima zaitezte!!

2007/12/18

Xurdin Gabonetan


Abenduaren 28an, ostiralean, Xurdin Gabonetako kontzertua Klaret antzokian ikusteko aukera izango dugu arratsaldeko 18:00etan.
Sarrera telekan erosi behar da. Prezioa:5€
Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

2007/12/04

XX Ipuin Lehiaketa "Gordexolako Harana"

1. Hiru partaidetasun eremu izango ditu lehiaketak:
- Euskal Herria: “C” eta “D” kategoriak
- Enkarterri : “A” eta “B” kategoriak
- Gordexola: Haur, “A” eta “B” kategoriak

2. Gaia librea izango da.
Ipuinaren formatua:
-Haur Kategoria:( 6 eta 9 urte bitartekoak). Gutxienez orri bat eta gehienez 2.
-“A” Kategoria: (10 eta 12 urte bitartekoak). Gutxienez orri bat eta gehienez 2.
- “B” Kategoria: ( 13 eta 15 urte bitartekoak). Gutxienez 2 orri etab gehienez 3.
-“C” Kategoria: (16 eta 20 urte bitarte). Gutxienez 2 orri eta gehienez 4.
- “D” Kategoria: ( 21 eta 30 urte bitartekoak). Gutxienez bi orri eta erdi eta gehienez 5.

3. Aurkezpena: Lan guztiak hiru aletan aurkeztuko dira gutunazal itxi batean. Gutunazalean kategoria bakarrik idatziko da eta barruan beste gutunazal batean datu pertsonalak agertuko dira: IZENA, ABIZENAK, HELBIDEA, TELEFONOA, N.A.N ZENB, TELEFONOA ETA LANBIDEA.

4. Sariak:
-Haur Kategoria:45€ko saria eskolarako materialetan.
-“A” Kategoria: 60€
- “B” Kategoria: 90€
-“C” Kategoria: 1.a: 300€ ; 2.a: 250€ ; 3.a:200€
- "D” Kategoria: 1.a: 600€ ; 2.a: 400€ ; 3.a:300€

5. Aurkezteko tokia eta egunak: Alde batetik lanak bidali edo eraman beharko dira helbide hauetara:
Gordexolako Lucio Beraza Kultur Etxea ( Molina plaza, 11-48192)
Gordexolako Udaletxea ( Molinar plaza, 1– 48192)
Beste aldetik, lana aurkezteko epea urtarrilaren 25ean bukatzen da.

Gipuzkoako bertsolari txapelketa


Enkarterritik Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finala ikustera joango gara. Bertsozaleok aukera aparta izango dugu Gipuzkoako bertsolari onenak entzuteko.
Finala Donostiako Ilunbe plazan izango da Abenduaren 16an, arratsaldeko 17:00etan.
Sarrera: 18€
Gurekin etorri nahi baduzu izena eman lehenbailehen:
946670312 ( Miren, Onintze)

Wall Street Journal


Dakizuen bezala orain dela gutxi Wall Street journal-en euskarari buruzko artikulu bat agertu zen, kazetariaren arabera Euskal Herrian mediku egokirik ez dugu, euskara inposatzen delako osasungintzan. Irakasle erdaldunak jazartzen ditu nazionalismoaren inkisizioak. Hizkuntza ezgauza da gurea, baserrietakoa. Kazetariak hemengoen laguntza lortu du gauza horiek idazteko: Joseba Arregik dio eguneroko berriketarako ez duela balio; eta Leopoldo Barreda legebiltzarkideak ez dela erabiltzen bizitza errealean.
Artikulu hau irakurri nahi baduzue

"Wall Street Journal-eko artikulu famatuari erantzuna prestatu dute Eusko Ikaskuntzakoek eta sinadurak biltzen ari dira. Sinatu hemen

Erromeriako argazkiak

Ai ene, zelako axubetak!! Egia da euskalduna izatea nekeza dela. Atzo euskararen eguna ospatzen zenez erromeria batean dantzatzen egon ginen eta gaur...

BubbleShare: Share photos - Safe Toys

2007/12/03

Durangoko azoka

Urtero lez, abenduaren 5etik 9ra Durangoko azoka zabalik egongo da. Enkarterritik autobus bat joango da ostegunean, abenduak 6. Autobusa Balmasedatik aterako da goizeko 10:00etan eta geldiuneak izango ditu Zallan eta Sodupen. Itzulera 20:00etan izango da.
Prezioa: 3€
Izena eman: Gaztezer (Pío Bermejillo, 40,Balmaseda – 946800240)
Zure Etxe – Zalla
Antolatzailea: Gaztezer, Balmasedako Euskara Zerbitzua, Zallako Euskara Zerbitzua, Txotx Euskara Taldea

Idazlan lehiaketa


1.- Edonork parte hartu ahal du
2.- Mendia, bidaia, abentura...gaiari buruz diren idazlan guztiak aurkeztu ahal dira.
3.- Idazlanak ez dauka luzera zehatzik izan behar.
4.- Idazlana originala izatea, argazkiak, diapositibak, mapak ...edukitzea baloratuko da
5.- Aurkezteko epea: Abenduaren 3tik Abenduaren 20ra arte
6.- Bi sariak emango dira:
  • lehenengoa 100 €
  • bigarrena 50 €

7.- Mendi Taldeak idazlanekin geratuko da eta erabili ahal izango du.
8.- Sari banaketa:Urtarrilaren 10ean izango da.

OHARRA:
Idazlanak Mendi Taldearen lokalean aurkeztuko dira goiko datetan, astelehena, asteazkena eta ostegunetan 8etatik 9ak arte.

Helbidea:Lehendakari Agirre Enparantza ( Frontoia )

Telefonoa: 946800646

Email: balmaseda.m.t@terra.es

Antolatzailea: Begi (Balmaseda ekin gazte informazioa)

Argazki lehiaketa

1.- Edonork parte hartu ahal du
2.- Gehienez bost argazki aurkeztu ahal dira
3.- Gaia "MENDIA" izango da, honen barruan: herriak,
jendea...
4.- Argazkiak digitalak (ukitu gabeak) edo analogikoak izan ahal dira. Argazkiek gutxienez 13x18 zentimetrotako neurriak eduki behar dituzte eta bakoitza kartulina baten jarrita aurkeztu behar da.
5.- Aurkezteko epea: Abenduaren 3tik Abenduaren 20ra arte
6.- Bi sari emango dira modalitate bakoitzean:
lehenengoa 100 €
bigarrena 50 €
7.- Argazkiak Taldearen eskuetan geratuko dira.Taldeak argazkiak erabili ahal izango ditu.
8.- Lanen erakustaldia eta sari banaketa Urtarrilaren 10ean


Argazkiak Mendi Taldearen lokalean aurkeztuko dira goiko datetan, astelehena, asteazkena eta ostegunetan 8etatik 9ak arte.
Helbidea: Lehendakari Agirre Enparantza ( Frontoia )
Telefonoa: 946800646
E-posta: balmaseda.m.t@terra.es.

Antolatzailea: Begi (Balmaseda ekin gazte informazioa)

Euskararen eguna

Jakingo duzuenez gaur, abenduak 3, euskararen eguna ospatzen da. Enkarterrin ez dugu egun berezi hau ospatzeko aukera galduko eta guztiok gonbidatu nahi zaituztegu Zallan izango dugun erromeriara. 18:00etan Zallako frontoian Erdizka lauetan taldeak dantzatzen irakatsiko digu.


Balmasedan, berriz, Salam kale antzerkia izango dugu 18:00etan San Juan Plazan, badirudi euskara ekialdera ere heldu dela.

2007/12/01

Gu ta gutarrak

Badakit bai eguraldi txarra egiten duela, euria goitik behera eta hotz handia, baina zer nahi duzu? Euskal Herrian bizi gara eta 365 egunetik 350 txarrak izango dira. Hortaz euria ez da etxean geratzeko aitzaki ona, Kalifornian balioko dizu, hemen ez. Altxatu ipurdia sofa horretatik, badaudela hamaika gauza egiteko!



Horrela gustatzen zait, askoz hobeto eta orain kalera, Unai Iturriaga eta Igor Elortza gure zain daude eta. Igande honetan, abenduak 2, Gu ta gutarrak taldea izango dugu 19:00etan Zallako Zine Antzokian, bertso-kantak entzuteko aukera paregabea.
Sarrerak: 7 € (aurrez 5 €)

Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua