2008/04/17

Sukaldaritza ikastaroa

Bakarrik bizi zarenetik pasta eta entsalada besterik ez duzu jaten? Amaren hozkailutik janaria lapurtzeaz nekatu zara? Lasai egon, behar zenuena daukagu:
Zallako Udaleko Euskera Zerbitzuak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzarako. Ikastaro hau astearte eta ostegunetan izango da, 19.00etatik 21.00etara Mimetiz Herri Ikastetxeko jantokian eta euskera hutsez izango da. Guztira 16 ordu izango dira, 8 egunetan antolatuta. Prezioa 15 €koa da edo 10 € Zallako Gazte Karneta 08 edukiz gero. Izena emateko e-mail bat bidali helbide honetara infogazte@zalla.org edo pasa zaitez Gazte Zentrotik.

No comments: