2009/06/25

Sexua, ze sua!!!

Aurtengo ikasturteko amaiera bero beroa izango da!.

Ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Balmasedako Kultur Etxean jostailu erotikoei buruzko hitzaldia eta ipuin erotikoak azalduko ditu Bego Gomezek.

Berbalagunok adi adi egongo gara ea zerbait ikasten dugun....

Anima zaitez eta etorri!


2009/06/12

Kafea hartzera gonbidatzen zaitugu!

Berbakafea Balmasedan.

Zer da Berbakafea?
Berbakafea World cafe izeneko ekitaldian onarritzen da eta bere helburua pil-pilean dauden gaiei buruz mintzatzea da.

Mintzamena lasaia eta kafea lotuko dugu larunbat goizean, ondoren bertsolariak arituko dira eta pintxoak dastatzeko aukera ere izango dugu.

Dena doan!

Non eta Noiz?
Ekainaren 20an, larunbatean, Balmasedako Udaletxeko aterpean.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara.

Etorriko zara? Gonbidatuta zaude!!
Hori bai, aldez aurretik izena eman behar duzu plaza mugatuak dira eta!

Izena eman:
- Balmasedako Euskara Zerbitzua: Gorane : 946 800 000

- Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua: Lorea / Amaia 946 671 851

Antolatzaileak: Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzua, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua, Alonsotegiko Udala eta Berbalagun

Mintzagaiak proposatu nahi baduzu, orain daukazu aukera. Bidalguzu mezua hona: enkarterri@aek.org

2009/06/09

Igandean Gorbeiara goaz!

Enkarterriko Berbalagunok oso ausartak gara eta aurtengo lehen mendi irteera nora eta Gorbeiara!. Han toki eta paisaia eder eta zirraragarriak ikusiko ditugu, kobazuloak, basoak, baserriak, errekak, artaldeak...

Igandean, ekainaren 14an, goiz goizean Gorbeialdera abiatuko gara eta gurutzea bisitatu ondoren, indarrak berritzeko hamaiketako ederra egingo dugu gure paisaia hunkigarri honetan.

Gainera eguraldi ederra izango dugu igandean, beraz, prestatu bokata eta ez ahaztu argazki kamera!

Anima zaitez, oso ondo pasatuko dugu eta!

Gogoratu izena eman behar dela taldea antolatzeko. Bidali mezua enkarterri@aek.org

2009/06/04

Haur hizkera. Ikastaroa

Gordexolako Udalak haurrekin hitz egiten hasteko ikastarotxoa antolatu du.
Ikastaroa, ekainaren 4an, 18:00etatik- 20:00etara izango da, Gordexolako Kultur Etxean.
Ikastaroan haur-hizkera, jolasak, abestiak, onomatopeiak, haurren esaerak eta abar landuko dira, gainera haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Anima zaitez!

"Zelan hitz egin arrakastaz jendaurrean"

Jendaurrean hitz egin behar duzunean totelka, eta dardarka egiten duzu? Jendaurrean gorritu gabe hitz egitea ez dela posible uste duzu?

Andoni Egaña bertsolariak aholkuak eta trikimailuak azalduko dizkigu jendaurrean arrakastaz hitz egiteko. Lortuko dugu?

Ekainaren 4an, arratsaldeko 18:30ean Zallako Kultur Etxean!
Ez galdu aukera!
ekaina kulturala