2010/12/21

BERBAlehiaketaren irabazleak!


BERBAlehiaketan parte hartzeagatik Kenzazpik, Zallan, abenduaren 30ean, emango duen kontzertura joateko bina sarreraren irabazleak, hauexek dira:
- Janire Garrastatxu Aretxabala.
- Roberto Blanco Amigo.
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Kontzertua Zine-Antzokian arratsaldeko 20:00etan izango eta irabazleek sarrerak lehiatilan jaso ahal izango dituzte.

Sarrerak Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak oparitu ditu.

2010/12/03

BERBAlehiaketan parte hartu !!!

Hilaren 30ean KEN7-k Zallan eskainiko duen kontzerturako sarrerak ditugu !!!
Egin behar duzun gauza bakarra: galdesorta deskargatu eta erantzunak hona bidali.
Saria: ondo erantzundako galdetegi guztien artean zozketa egingo dugu. Bi lagun aterako dira irabazle eta bi sarrera eskuratuko ditu bakoitzak.
Epea: abenduaren 10ean bukatuko da.
Sarrerak Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskaintzen ditu.

2010/12/02

Ipuin kontalariak euskararen eguna ospatzeko !!!

Bihar, dakizuenez, euskararen eguna da eta Enkarterriko berbalagunok gure eskualdean egingo diren ekitaldietan parte hartuko dugu. Balmasedako Kultur etxean Txirulari, kontalari deitutako ipuina entzun ahal izango dugu 19.00etan. Sopuertako auzoetxean Josemi Karrere egongo da Maitasunaren arbola obrarekin 19.30ean eta gero euskal luncha egongo da !!! Ez galdu aukera !!!

2010/11/25

Berbalagun izatearen abantailak!

Lagun berriak, aisialdia euskaraz, festak, ikastaroak, irakurle kluba …

Berbalagun izateak abantaila asko dituelakoan zaude?

Gehiago nahi duzu? Irakurri…..

BERRIAko asteburuetako harpidetzan deskontua, informazio gehiago eta izena emateko hemen
AIZU! aldizkariaren harpidetzan deskontua, informazio gehiago eta izena emateko hemen
UEU ikastaroetan deskontuak, informazio gehiago hemen
EHUko aukera askeko kredituak, informazioa eta izena emateko hemen klikatu.

Ez galdu aukera!

2010/11/21

Bertso-afaria Gordexolan

Azaroaren 26an (ostirala) 22:00etan Gordexolako Jubilatuen Egoitzako Tabernan, Hodoibaltza Euskara Elkarteak antolatutako Bertso-afarian Ion Berrocal (Trapagaran), Nuria Cortada (Muskiz), Aitor Arrutia (Artzentales) eta Idoia Anzorandia (Barakaldo) bertsolariak egongo dira.

Izen ematea: Gordexolako Kultur Etxean, azaroaren 22ra arte.

Telefonoz (94 679 80 61) edo posta elektronikoz (hodoibaltza@gmail.com) ere eman dezakezu izena, baina horretarako dirua elkartearen kontuan sartu behar duzu zehaztutako epean.

Prezioa: 24 €.
Antolatzailea: Hodoibaltza Euskara Elkartea.
Laguntzailea: Gordexolako Udala.

2010/11/18

Irakurle klubean irakurriko dugun hurrengo liburua...

Fernando Morilloren "Bilbo Samurai" irakurtzen ari gara irakurle klubean...

Hilaren 30ean elkartuko gara eta kafe edo kaña bat hartzen dugun bitartean... liburuaren pasarterik dibertigarrienak eta deigarrienak komentatuko ditugu...

Apuntatu hitzordua :

Azaroak 30, asteartea
19.30ean ARLEKIN tabernan

bertan ikusiko gara !!!

2010/11/11

Bihar, azaroak 12 Berba festa!

Aupa lagunak!


Batzuk taldeetan hasi zaretela ospatzeko eta berbalagun berriek merezi duten harrera egiteko bihar arratsaldeko 19:30ean Zallako Darbuka tabernan berba-festa ospatuko dugu.

Ezin duzu galdu! Bertan Enkarterriko berbalagunok elkartuko gara eta sorpresak, lunch-a, poteoa....izango dugu!

Ez ahaztu, bihar, azaroak 12, Darbuka tabernan! Gonbidatuta zaude!

2010/11/09

Azaroko agenda prest !!!


hilabete honetako agendan nabarmendu nahi dugu...

ostiralean ospatuko dugun berbalagun festa !!! Lunch-a, berba-bideoaren aurkezpena...



2010/11/05

Berbataldeen ordutegiak


Berbalagun talde batean parte hartu nahi duzu?

Orain ez daukazu aitzakiarik, astean zehar eskaintza zabala daukagu-eta!. Proposatzen dizkizugun egunen artetik aukera ezazu ondoen datorkizuna edo beste bat proposatu eta taldea osatzen dugunean martxan jarriko dugu.



BALMASEDA

Astelehenero, 17:00etan Emakumearen Etxean

Astelehenero, 19:00etan La Cabaña tabernan

Asteazkenero, 19:30ean Eguzki tabernan

Ostiralero 19:30ean Carambola tabernan

Asteazkenero goizez (oraindik osatu gabe). Izena eman.


ZALLA

Irakurle Kluba: Hilabetean behin, asteartean 19:30ean, Arlekin tabernan.

Ostegunero, 18:00etan Oreka tabernan.


SODUPE

Ostiralero, 19:30ean, Navarro tabernan


SOPUERTA

Igandero, arratsaldeko 19:30ean Inhar tabernan

Enkarterriko Berbalagun Enkarterri Irratian!

Entzun Enkarterri Irratian Berbalaguneko dinamizatzaialeari, Oihane Orrantiari, egindako elkarrizketa!.

2010/10/20

Mintza igeriketa!

Uretan sartzen zarenean arrainak bezala sentitzen zara? Plisti-plasta ibiltzea gustuko duzu?

Orain daukazu aukera paregabea igeriketa eta euskara praktikatzeko! Galduko duzu?

Non: Balmasedako igerilekuan
Noiz: Azaroaren lehenengo astetik Aste Santura arte (astean behin)
Nork har dezake parte:Igeriketa maila ertaina eta euskarazko edozein maila duenak.
Prezioa: 20€ ikastaro osoa.

Informazio gehiago:
Balmasedako igerilekuak: 946800549 - igerilekuak@gmail.com
Balmasedako euskara zerbitzua: 946800000 - euskera@balmaseda.net
Antolatzaileak: Ikastola Zubizaharra, Balmasedako Euskara Zerbitzua, Balmasedako Udala.

2010/09/21

Berriro elkarrekin!

Aupa lagunak!
Uda amaitzen da, bai... baina udazkena badator eta udazkenarekin batera: BERBALAGUNAK mila ekintza elkarrekin egiteko prest!
Iaz gurekin egon zinen? Ederto! aurten ere gurekin jarraitzea espero dugu. Hori dela eta laster jarriko gara zurekin harremanetan taldeak antolatzeko.
Berria zara?, oraindik ez duzu izena eman?. Orain badaukazu izena emateko aukera, ziur gaude zuretzat talde egokiren bat egongo dela!.

Ez duzu BERBALAGUN egitasmoa ezagutzen?. Azalduko dizugu:
Zer da BERBALAGUN?
Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eginez euskeraz berba egitea, horixe da gure helburua.
Lagun taldeak astean behin elkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.

Norentzat da?
Bere euskera hobetu gura duenarentzat. Edozeinek parte hartu ahal du, euskara ikasle izan edo ez, hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Eta den-dena DOAN!
Euskaldunontzat ere bada, trebatu gura duenarekin astean behin batuz laguntza ederra ematen delako.

Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org
Enkarterriko AEK Euskaltegian: 946 800 000-607 594 120
Enkarterriko Udal Euskaltegian: 946 670 902
Balmasedako Euskara Zerbitzuan: 946 800 000
Gordexolako Euskara Zerbitzuan: 946 798 002
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan: 946 671 851

Anima zaitez eta atera arbela kalera! Izan berbalagun!

2010/06/25

Barnetegi Ibiltariak !!!

Udako ikastaro trinkoak egin beharrean, klasean bost ordu eman beharrean... hona hemen euskara eta aisialdia uztartzeko aukera paregabea !!!
Bi aukera daude:

- Barnetegi ibiltaria OINEZ (lehenengo aldia). Uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

- Barnetegi ibiltaria BIZIKLETAZ. 10. edizioa izango da eta zeguraski uztailaren 7tik 13ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Izena emateko:

Telefonoz:
Barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
Barnetegia bizikletaz: 630 148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

2010/06/15

Berbakafearen II. edizio arrakastatsua !!!

Hilaren 5ean Berbakafearen II. edizioa ospatu genuen Enkarterriko berbalagunok Balmasedan. Parte hartzea ona izan zen eta eztabaidetan ateratako ondorioak ere interesgarriak izan ziren !!!



Argazkiak ikusteko, hemen.

2010/06/09

Euskal Ezkontza Balmasedan!


Ezin galdu ekainaren 19an Eguzki Dantza Taldeak antolatua Balmasedan ospatuko den Euskal Ezkontza. Bertan antzinako ezkontzen errepresentazioa egingo da eta herriko jendeak hartuko du parte soineko tradizionalak jantzita.
Senargaia eta bere familia emaztegaiaren bila joan ondoren herrian zehar paseatuko dira etxea eraikitzeko gauzak dituen idi-gurdia daramatela; altzariak, opariak, ezkontza-horniak... Ezkontza ospatu ondoren trikipoteoa eta oturuntz herrikoia guztiontzat eta eguna amaitzeko Euskal Erromeria !!
Gonbidatuta zaude, anima zaitez!


Hauxe egitaraua:
11:00 Irteera San Severino Enparantzatik. Senargaiaren familia.
12:00 Hamaiketakoa San Juan Plazan. Emaztegairekin topaketa.
13:00 Euskal Ezkontza San Severino Enparantzan.
13:45 Trikipoteoa herriko kaleetatik.
15:00 Kanta bazkaria. Bonoak: 6€ (haurrak 3€). (Eguzki eta Carambola tabernetan)
19:00 Euskal Erromeria San Juan Plazan.

2010/05/28

Enkarterriko bertso finala !!!


Enkarterriko Bertso Eskola martxan jarri zenetik emaitza emankorrak eman ditu, herriko plazak eta tabernak ikustea besterik ez dago !!!
Bertsozaletasuna izugarri hazi da gure eskualdean azken urteotan, iragan ostiralean Zallako Zine Antzokian bildu zen jendetza horren adibide bat besterik ez da !!!
Horregatik, bertsozaleentzako hurrengo hitzordua ekainaren 5ean izango da. Zierbanako frontoian Enkarterriko bertsolari txapelketa ospatuko da, 18:00etan.

2010/05/26

Berbakafearen II. edizioa !!!!


Iazko arrakasta ikusita, aurten ere berbakafea ospatuko dugu !!! Ekainaren 5ean Balmasedako San Juan plazan elkartuko gara gaurkotasunezko gaien inguruan iritziak trukatzeko... badakizue esaera zaharrak dioena: "zenbat buru hainbat aburu"

Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatzen da, beraz, erreserbatu zure eserlekua ahalik eta lasterren !!!

2010/05/20

... maiatzaren 30ean Ibilaldia Bermeon !!!

Urtero bezala Bizkaiko Ikastolen jaia ospatuko da hilabete honetan, "Marigoran kikunbera" lelopean. Aurten Bermeon izango da maiatzaren 30ean eta gure eskualdetik autobusak antolatu dira egunpasa joateko.

Zalla
Irteera: 9.00
Itzulera: 19.30
Prezioa: 5 €

Balmaseda
Irteera: 9:00
Itzulera: 20:00
Prezioa: Balmasedakoentzat 4€
Kanpokoentzat 5€
Izena emateko epea: maiatzak 26

Gordexola
Irteera: 10:00
Itzulera: 20:00
Prezioa: 5€
Izena emateko epea: maiatzak 21


Artzentalesetik ere autobusa aterako da, informazio gehiago dugunean helaraziko dizuegu !!!

2010/05/17

...badator gure eguna !!!

Urteen poderioz egutegia modernizatuz joan da eta egun, Ignazio Deuna, Santiago Deuna eta Juan Deuna ospatzeaz gain, Harrotasunaren Eguna, Maiteminduen Eguna, Euskararen Eguna ospatzen dugu... eta duela urte batzuk gure egutegian Berbalagunon eguna edo Mintza Eguna ere gehitu genuen !!!

Aurten Arrasaten bilduko gara ekainaren 6an Berbalagun bezalako mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dugunok.

Egitaraua:

11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan.
12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik
13:30etan Kalejira ( berbalagun guztiok dantzan herria zeharkatuko duen kalejiran)
14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 eurotan)
15:30etan Sari banaketa berezia
16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin

Joan nahi baduzue jarri gurekin kontaktuan !!!

2010/05/13

Euskal dantza ikastaroa !!!

Maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 10ean bukatuko da Zallako Ibai Lorak Dantza Taldeak antolatutako ikastaroa.

Astelehen, asteazken eta ostegunetan bilduko dira kiroldegiko graden azpian, 19.45etatik 20.45etara.

Matrikula 20 eurokoa besterik ez da eta izena emateko telefonoak hurrengoak dira:

Miren: 665 72 16 86 Izaskun: 652 75 57 50

2010/05/12

Bertsotan blai!

Urtero legez aurten ere punta puntako bertsolariak Zallako Zine Antzokian datorren astean, maiatzak 21, 20:00etan, ospatuko den bertso jaialdian.

Aurten gurekin izango dira Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Zallako Bertso Eskolako Imanol Arrutia.

Berbalagunentzat gonbidapenak ditugu, beraz berbalaguna eta bertsozalea bazara gonbidatzen zaitugu!.

Gonbidapenak lortzeko epea maiatzaren 13an amaitzen da, beraz bidalguzu mezua (enkarterri@aek.org) edo hartu eskukoa eta bidali zure izena honako zenbakira: 607594120.

Anima zaitez!

2010/05/04

Ekitaldiz beteriko hilabetea !!!

Krisia atzean uzten ari garela dirudi... badator, azkenean, aukeraz beteriko agenda !!!

2010/04/29

Pozalaguako kobazuloak eta euskara


Santurtziko berbalagunei gure eskualdean gertatutakoaren berri eman nahi dizuegu. Informazioa zabaltzeko hemen sakatu.




2010/04/28

Berbalagun barbakoa !!!

Zer: berbalagun barbakoa !!!
Noiz: Maiatzak 9, igandea, egun osoan zehar (Ordu zehatza konfirmatzeke)
Tokia: erabakitzeke, eguraldiaren arabera... (Aurrerago konfirmatuko dugu)
Menua: momentuz begetarianoentzako gauza gehiegirik ez, haragia eta haragia !!! ñam, ñam...
Izena emateko: 15 euro sartu, zuen izen abizenekin batera Euskadiko Kutxako kontu honetara: 3035 0090 60 0900023815 (nabari da berbalagunon artean bankaria dugula...).

2010/04/19

Euskal musika tresnen erakusketa !!!

Apirilaren 23an Euskal Herriko musika tresnekin izango dugu hitzordua Balmasedan.

Arratsaldeko 5etan San Juan plazara hurbilduko gara. Alboka, txistua, danbolina, txirula, txalaparta, trikitixa, pandero, atabala, eta dultzaina ezagutzeko aukera emango digu doako saioak.

Soinutresna bakoitzaren inguruko hizketaldiez gain zuzeneko musikaz gozatzeko parada ere izango dugu !!!

Ez galdu aukera !!!




2010/04/16

Zatoz Galdamesko bide berdea ezagutzera !!!

Hartu agenda eta apunta ezazu datorren larunbatean, apirilaren 24an, giharrak astintzeko txangoa dugula !!!
Goizean goiz Galdameserako errepidea hartuko dugu eta bertako bide berdea ezagutzera joango gara. Bi taldetan banatuko gara, oinez egin nahi dutenak batetik eta bizikletaz egin nahi dutenak bestetik. 12etan bokata jateko elkartuko gara eta bukatu ostean etxera bueltatuko gara bazkaltzera.
Anima zaitezte !!! Negua atzean utzi dugu dagoeneko eta naturaz gozatzeko denboraldia hasi da !!! Interesa baduzue esaguzue ahalik eta lasterren, Galdamesera auto pribatuetan joango gara eta... antolatzen hasi behar dugu !!!

2010/04/14

Kontserbak eta marmeladak egiteko ikastaroa!


Kontserbak eta marmeladak egiten ikasi nahi duzu? Hemen daukazu aukera paregabea!.

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak , Zallan antolatu duen "Kontserbak eta marmeladak" ikastaroa dohainik da eta bertan ikasiko dituzu zure etxean praktikan jartzeko teknikak.


Ikastaroa Zallan izango da, apirilaren 27 eta 29an eta maiatzaren 4,6,11, eta 13an, arratsaldeko 17:30etik 20:30era.


Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea apirilaren 21ean amaitzen da, beraz, adi egon!. Izena emateko telefono honetara deitu: 94 667 18 51 (Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua).


...... uuummmm zer gozoa!

2010/03/11

Martxoaren 27an TxOOOtx !!!!!!



Enkarterriko Berbalagun eta AEK-k TxOOOtx egingo dugu martxoaren 27an.

Gipuzkoarren lurraldean egun osoa emango dugu sagardoa "dastatzen" eta gure arteko harremanak sendotzen.

Izena emateko azken eguna 17a izango da, beraz, ez lokartu eta deitu lehenbailen !!!

2010/03/10

AIZU ! aldizkaria merkeagoa berbalagunentzat


Berbalagunek urteko harpidetza merkeagoa lortu ahal izango dute. Aizu ! aldizkariak 10 ale kaleratzen ditu urtean eta euskara errezean idatzitako testuak biltzen ditu.
Euskara ikasten ari direnentzat edota euskaraz irakurtzera ohituta ez daudenentzat aldizkari egokia da.
Berbalaguna bazara eta aukera hau aprobetxatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta harremanetan jarriko gara!

2010/03/09

Bikote euskaldunaren bila !!!

Bikote euskalduna topatzeko webgunearen berri eman nahi dizuegu oraingoan.

Berbalaguna izanda lehenengo hiru hilabeteetako harpidetza dohainik izango duzu. Aprobetxa ezazu !!!

2010/03/05

Irakurle kluba, norentzat?

Irakurle amorratuentzat, noizean behin irakurtzen dutenentzat, euskaraz irakurtzen dutenentzat, euskaraz irakurri nahi dutenentzat, bakarrik edota kopainia onean irakurtzen dutenentzat, ozenki irakurtzen dutenentzat, isilpean irakurtzen dutenentzat, irakurritakoa hausnartzen dutenentzat, konpartitzen dutenentzat........ denontzat!.
Irakurle kluba talde irekia da, ez da beharrezkoa literaturan aditua izatea, eskatzen den bakarra irakurtzea da. Denon artean erabakiko dugu zein liburu irakurri, noiz bildu ....
Interesgarria iruditzen bazaizu etor zaitez martxoaren 23an taldeak ospatuko duen lehenengo bilerara, bertan gure asmoak eta helburuak konpartituko ditugu. Bilera Zallako AEK Euskaltegian ospatuko dugu 18:30ean.
Parte hartzeko zure izena eta telefonoa bidali behar diguzu, horretarako bi dira bideak:
- sms: 607 594 120

2010/02/26

SMS beroen lehiaketaren irabazleak !!!

Gogoratzen abenduko gau elektrikoa epeltasunetik berotasunera abiatu ginenean? Hezetasunean, trumoien zarataz euria hasi zuela? Hura bai klima aldaketa !

Irabazlea: Inma Llaguno Alonso
Saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitoa


Nire amets zure pentsamendu, zure pentsamendu neuronen orgia, orgia gure artekoa izan arte ni sutan, zure besoetan urtzeko zain, zure ezpainetan hats izan nahian !

2. Irabazlea: Terese Gartzia Ortiz
Saria: 50 euro euskarazko produktuetan



Maitxi, gogoak ditut zure gorputz goxoa laztantzeko, muxuka jango zaitut !! Etorri etxera ta ez zara damutuko...

3. Irabazlea: Alexander Pamo
Saria: 30 euro euskarazko produktuetan

2010/02/24

Martxelo Otamendiren hitzaldia


Bihar, otsailak 25, BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendi, gure artean izango dugu hitzaldi interesgarri bat emateko.

"Egunkaria arrazoi ezaren epaiketa" hitzaldiaren gaia da eta bertan Egunkaria auziaren berri emango digu.

Hitzordua arratsaldeko 7:30ean Balmasedako Kultur Etxean izango da.

Egunkaria auziari buruz gehiago jakin nahi baduzu ezin duzu hutsik egin!
Antolatzailea: Balmasedako Udala.

2010/01/29

Otsaila, maiteminduen hilabetea

Urtarrileko aldapak otsailari eman dio paso eta horrekin batera SMS beroen lehiaketa gurekin dugu berriro ere.
V. edizio honetan amodioa ulertzeko era guztiek lekua izango dute, betiko legez. Baldintza bakarrak: euskaraz izatea, 160 karaktere baino gehiago ez izatea eta irudirik ez eranstea.
Gogoratu !!! Zure maitaleari mezua bidaltzen diozunean, aldi berean guri ere bidali ahal diguzula, ondoko zenbakira: 688 696 655. Horrela, zure azukre koxkorra kontent izateaz gain
lehiaketan parte hartuko duzu!!!
Eta sariak...??? Bai noski !!!
- 2 pertsonentzako afaria eta ordu beteko spa zirkuitoa
- 50 euro euskarazko produktuetan
- 30 euro euskarazko produktuetan

2010/01/22

Aztikerreko ikerketan parte hartzeagatik...

Gogoratuko duzuen bezala, Enkarterriko berbalagunok, Euskal Herriko gainontzeko berbalagunek bezala, Aztikerrek kudeatutako ikerketan parte hartu genuen inkesta luzetxo horiek betez.
Eta dinamizatzaileok, zuen parte hartzea motibatzeko edo, parte hartzaile guztion artean afari edo aste bukaera pasa zozketatuko zela esan genizuen, bai?
Ba zozketa dagoeneko egin da. Baina Enkarterriko berbalagunok, putxerak eta afariak gure kasa egiten jarraitu beharko dugu, irabazlea Oiongo talde bat izan baita !!! Zorionak Oiongo berbataldeari eta jarrai dezatela Arabar-Errioxa euskalduntzen !!!

2010/01/20

Kirola ere euskaraz !!!




Kirolean ere euskaraz egin daiteke eta hori egiaztatzeko hemen sakatu besterik ez duzu !!!


Kirolari euskaldun ospetsu asko aurkituko dituzu bertan !!!


2010/01/18

Euskaldunak behar dira




Enkarterriko berbalagunok pertsona euskaldunak aurkitzeko kanpaina jarri dugu abian. Kanpainaren bitartez, eskualdeko euskaltzaleak bildu nahi ditugu, berbataldeetan euren partehartzea bideratuz.


2010/01/12

Berriro martxan!

Kaixo berbalagunok!
Oporrak amaitu dira eta berriro martxan gaude.
Urte berrirako proposamen zerrendarako hemen doakizue ideia bat: zabaldu urtea euskarari!.

Aurten ere elkarrekin jarraitzea espero dugu eta zenbait ekitaldi eta topaketa antolatuko ditugu euskaraz elkarrekin bizitzeko.
Baina hau guztia bete ahal izateko zure laguntza behar dugu, beraz, proposamen edo ideiaren bat bidali nahi badiguzue.... zuen zain gaude.