2010/04/29

Pozalaguako kobazuloak eta euskara


Santurtziko berbalagunei gure eskualdean gertatutakoaren berri eman nahi dizuegu. Informazioa zabaltzeko hemen sakatu.




2010/04/28

Berbalagun barbakoa !!!

Zer: berbalagun barbakoa !!!
Noiz: Maiatzak 9, igandea, egun osoan zehar (Ordu zehatza konfirmatzeke)
Tokia: erabakitzeke, eguraldiaren arabera... (Aurrerago konfirmatuko dugu)
Menua: momentuz begetarianoentzako gauza gehiegirik ez, haragia eta haragia !!! ñam, ñam...
Izena emateko: 15 euro sartu, zuen izen abizenekin batera Euskadiko Kutxako kontu honetara: 3035 0090 60 0900023815 (nabari da berbalagunon artean bankaria dugula...).

2010/04/19

Euskal musika tresnen erakusketa !!!

Apirilaren 23an Euskal Herriko musika tresnekin izango dugu hitzordua Balmasedan.

Arratsaldeko 5etan San Juan plazara hurbilduko gara. Alboka, txistua, danbolina, txirula, txalaparta, trikitixa, pandero, atabala, eta dultzaina ezagutzeko aukera emango digu doako saioak.

Soinutresna bakoitzaren inguruko hizketaldiez gain zuzeneko musikaz gozatzeko parada ere izango dugu !!!

Ez galdu aukera !!!




2010/04/16

Zatoz Galdamesko bide berdea ezagutzera !!!

Hartu agenda eta apunta ezazu datorren larunbatean, apirilaren 24an, giharrak astintzeko txangoa dugula !!!
Goizean goiz Galdameserako errepidea hartuko dugu eta bertako bide berdea ezagutzera joango gara. Bi taldetan banatuko gara, oinez egin nahi dutenak batetik eta bizikletaz egin nahi dutenak bestetik. 12etan bokata jateko elkartuko gara eta bukatu ostean etxera bueltatuko gara bazkaltzera.
Anima zaitezte !!! Negua atzean utzi dugu dagoeneko eta naturaz gozatzeko denboraldia hasi da !!! Interesa baduzue esaguzue ahalik eta lasterren, Galdamesera auto pribatuetan joango gara eta... antolatzen hasi behar dugu !!!

2010/04/14

Kontserbak eta marmeladak egiteko ikastaroa!


Kontserbak eta marmeladak egiten ikasi nahi duzu? Hemen daukazu aukera paregabea!.

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak , Zallan antolatu duen "Kontserbak eta marmeladak" ikastaroa dohainik da eta bertan ikasiko dituzu zure etxean praktikan jartzeko teknikak.


Ikastaroa Zallan izango da, apirilaren 27 eta 29an eta maiatzaren 4,6,11, eta 13an, arratsaldeko 17:30etik 20:30era.


Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea apirilaren 21ean amaitzen da, beraz, adi egon!. Izena emateko telefono honetara deitu: 94 667 18 51 (Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua).


...... uuummmm zer gozoa!